Juan Esteban Montoya Rivera Lekeition bizi den txiletarra da. Pandemiak Bizkaiko herrian harrapatu zuen, eta bertan hasi zen “Nola ikasi Euskara” dokumentala sortzen. Dokumentalean, hiru urteko ikus-entzunezko erregistroa ikus daiteke, non txiletar migratzaile gisa euskal hizkuntzara hurbiltzen den, memoriari, denborari eta lurraldeari buruz hausnartzen duen bitartean.
Juan Estebanek “Nola ikasi Euskara” dokumentala eta euskara eta migrazioari buruzko solasaldia eskainiko du Irailaren 20an, arratsaldeko 18: 30tan Gernikako Astra zentroan.
Espazio seguru eta eroso honetarako EGKtik pikoteoa eskainiko dugu. Etorri nahi izatekotan Izen ematea derrigorrezkoa da.
Irailaren 20an Astran itxaroten zaituztegu, animatu zaitezte!
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi email honetara partehartze@egk.eus edo deitu
688676099/945220601 zenbakietara.