26 September, 2025

NIRE LEHEN KATILUA, NIRE LEHEN ETXEA

Jakina da gazteok emantzipatzeko zailtasun handiak ditugula: ditugun lanpostu prekarioak eta etxebizitzen prezio altuak bateraezinak dira. Horrela, ia ezinezkoa da bizi proiektu autonomo bati ekitea, eta egoerak askotariko ondorioak izan ditzake gazteon ongizate emozionalean: beldurra, frustrazioa, estutasuna eta bestetzuk sor baitiezazkiguke.

Testuinguru honetan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) emantzipazioak gazteen ongizatearekin duen harremana arakatu nahi du, emantzipazioaren ulerkera zabalago bati eutsi eta gailen diren kutsu negatibodun mezuen aurrean, gazteak ahaldunduko dituen diskurtso bat onduta.

Horretarako, lan-saio bat antolatu du EGK-k: Nire lehen katilua, nire lehen etxea. Saioan Eneko Mendiluze profesionala izango dugu gidari, eta emantzipazioa ulertzeko ikuspuntu zabalagoa ardatz, honen alderdi positibo eta ahalduntzaileak sustatzeko ahalegina egingo dugu. Gainera, partaideek katilu bat apaindu eta etxera eramateko aukera izango dute saioan.

Saioa urriaren 2an izango da, Donostiako Kontadores zentroan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Ez galdu! Baieztatu zure parte-hartzea hemen eta parte hartu zure bizitza alda dezakeen solasaldian

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.