2 December, 2024

MIGRATZAILEEN NAZIOARTEKO EGUNA- Abenduak 18

Migrazioari buruzko Txapelketa literarioa

Zer gertatzen da Abenduaren 18an? Migratzaileen Nazioarteko eguna ospatzen da 1991 urtetik. Data hori langile migratzaile guztien eta haien senideen eskubideak babesteari buruzko Nazioarteko Konbentzioaren onarpena ospatzeko ezarri zen. Egun hau gogora ekartzeko arrazoiak bikoitzak dira: alde batetik, migratzaileen eskubideei buruz sentsibilizatzea eta hausnartzea; eta beste alde batetik migratzaileen giza eskubideen babesa eta errespetua sustatzea.

 

Hori dela eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) migrazioari buruzko olerki, bertso eta testu lehiaketa antolatu du, gazteek migrazioaren inguruko esperientziak, sentimenduak, zailtasunak eta gogoetak adierazteko aukera izan dezaten.

 

Zer egin behar da?

Migrazioarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruz hitz egiten duen poema, bertso edo testu bat aurkez daiteke: etxetik alde egitearen esperientzia, beste leku batean hasten den bizitzaren ziurgabetasuna edo beldurra, egokitzapen prozesua, bidean topatzen diren zailtasunak edo ikaskuntzak, etab. Testuaren luzerari dagokionez, lau lerro oso esanguratsutik paragrafo gehiago dituen testu batera idatz daiteke, betiere orrialde bat gainditu gabe.

 

Testua nahi den hizkuntzan idatz daiteke, eta  hizkuntza-aniztasuna aintzat hartuko da. Hala ere, ezinbestekoa da gaztelaniazko edo euskarazko itzulpena ere gehitzea, jende gehiagok uler eta estimatu ahal izateko egindako lana. Egindako olerkia, testua edo bertsoa bakea@egk.eus korreora bidali beharko da.

 

Epeak

  • Proposamenak bidaltzeko epea abenduaren 13an amaituko da. Beraz, egun horren ondoren bidalitako proposamenak ez dira aintzat hartuko.
  • Abenduaren 14tik aurrera, proposamenak argitaratuko dira eta proposamen gogokoena bozkatzeko epea hasiko da.
  • Abenduaren 17a arte egongo da botoa emateko aukera.
  • Lehiaketaren irabazleak abenduaren 18an iragarriko dira, Migranteen Nazioarteko Eguna izanik.

Data horrek esanahi sakona du, mundu osoko milioika migratzaileren ekarpenak ospatu eta aitortzen baititu. Migratzailearen Nazioarteko Eguna inklusioa, elkartasuna, aniztasuna eta berdintasuna bezalako balioak sustatzeko aukera da. Lehiaketa honen bidez, balio horiek azpimarratu nahi ditugu, eta, aldi berean, migrazioari buruzko esperientziak eta gogoetak partekatzen dituztenen ahotsak ikusarazi.

Sariak:

Sari bereziak jasoko dituzten hiru irabazle egongo dira. Sari horien artean daude:

  1. Donostiako “La Perla Span” erlaxatzeko egun baterako kupoia (irabazlea + bere gonbidatua).
  2. Elkar dendarako txartela (100 euro).
  3. Cinesa opari txartela (50 euro).

Parte hartzera eta zuen ikuspegia eta sentimenduak hitzen bidez partekatzera animatzen zaituztegu. Interes handiz espero ditugu zuen proposamenak!

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 688737097 zenbakira edo bakea@egk.eus helbidera (Ainhoa eta Mónica).

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.