Zer dakigu benetan gure hiriaren historiari buruz? Gasteizen gertatutako motibazio politikoko indarkeriak eta giza eskubideen urraketak gaur egungo bizikidetzan eragin zuzena dute. Baina nola kontatu digute iragana gazteoi? Eta nola bizi dugu gazteok memoria hori?
Azaroaren 8an Memoriaren Ibilbidea egingo dugu, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Gasteizko Udalarekin lankidetzan 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat antolatutako jarduera: ibilaldi parte-hartzailea, gure hiriko leku sinbolikoetan zehar, motibazio politikoko indarkeriaren inguruan hausnartzeko. Gazteok aukera izango dugu gure ikuspuntua emateko, galderak egiteko eta emozionalki konektatzeko.
Santa Isabel hilerrian hasi eta Gasteizko memoria leku esanguratsuetatik izango da ibilbidea, jarduera 11:00etatik 13:00etara izango da.
Gainera, esperientzia interaktiboagoa izan dadin, parte-hartzaile bakoitza gonbidatzen dugu memoriarekin harremana duen objektu bat ekartzera, bere buruaz zerbait partekatu ahal izateko eta gainerako pertsonekin arlo pertsonaletik eta sinbolikotik konektatu ahal izateko. Senide baten argazkia, gutun bat, abesti baten letra, liburu bat edo memoriarekin lotzen duen edozein objektu izan daiteke.
Etorkizun justuago eta pluralago bat eraikitzeko, iragana ezagutzea ezinbestekoa da. Zatoz gurekin memoria partekatzera.
Izen ematea esteka honen bitartez egin behar da.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 688 737 097 / 943 42 97 67 (Mónica) telefonora edo idatzi bakea@egk.eus helbidera.