6 March, 2026

Martxan da “Gazte Eraldatzaileak” formakuntza-ibilbidearen deialdia

Gazte Eraldatzaileak prestakuntza-ibilbidearen deialdia martxan jarri da. Ekimen honen helburua Euskadiko gazte-elkarteetako boluntarioei tresnak eskaintzea da, beren erakundeetan ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatzeko eta berdintasunaren aldeko eraldaketa prozesuak bultzatzeko.

Formakuntza honek marko teoriko feminista eta intersekzionala lantzen du, generoarekin, sexualitatearekin, jatorriarekin, klase sozialarekin edo desgaitasunarekin lotutako desberdintasunak nola gurutzatzen diren ulertzeko, eta hauek elkarte-bizitzan eta parte-hartzean nola eragiten duren ikusteko

Programa guztiz doakoa da, eta guztira Bilbon egingo diren 3 formakuntz-saioz osatuta dago: martxoak 27, apirilak 24 eta maiatzak 22. Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek beren elkartearen autodiagnostiko feminista egiten ikasiko dute, barne egiturak, praktikak eta harremanak aztertuz, desberdintasunak eta hobekuntza-behar nagusiak identifikatzeko. Parte hartzen duten pertsonei ziurtagiria eskainiko zaie.

Horrez gain, behar horietatik abiatuta, parte-hartzaileek estrategia eta ibilbide feministak diseinatzeko tresnak eskuratuko dituzte, ikuspegi intersekzionala beren erakundeen eguneroko funtzionamenduan txertatzeko. Prozesua amaitzeko, udaren ondoren talde-esperientzia bat eskainiko da.

Programa honen bidez, gazteen gaitasunak indartu nahi dira, erakundeetan berdintasuna, errespetua eta justizia soziala sustatzeko, eta gazte-mugimenduan eraldaketa feministak aktibatzeko.

Izena emateko deialdia martxoan zabalduko da, eta plaza kopurua mugatua denez, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.

Animatu pausoa ematera, eman izena eta bihurtu zaitez zure elkartean eraldaketa feministaren eragile!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.