15 November, 2023

LGTBIQ+ Kolektiboko gazteen enplegagarritasuna aztergai

Jakina da LGTBIQ+ kolektiboko pertsona gazteek, orokorrean, lan-sarbiderako oztopoak dituztela, oraindik ere nabarmen diskriminatua dagoen kolektiboa baita. Egoera horren aurrean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) LGTBIQ+ kolektiboko gazteek lan-munduan bizi dituzten zailtasunak azaleratu nahi ditu. LGTBIQ+ kolektiboaren baitan hainbat eta hainbat errealitate daude, horregatik, gazteriaren aniztasuna kontuan izanda eta gazte guztien kalitatezko enpleguaren alde egiten jarraitzeko, beharrezkoa ikusi da enplegagarritasunean bizi duten diskriminazio egoera salatzea.

Gainera, EGK-k beharrezkotzat jotzen du lan-esparruan zailtasunak dituen edozein kolektiboren enplegagarritasunaren aldeko politika publikoak sustatzea, eta horrenbestez agerian utzi nahi du LGTBIQ+ kolektiboak pairatzen duen errealitatea.

Hortaz, gai horren inguruan hausnartzeko asmoz, datorren azaroaren 29an, arratsaldeko 18:00etan “LGTBIQ+ kolektiboko gazteen enplegagarritasuna aztergai” ekitaldia antolatu du EGK-k, La Perrera eraikineko Coworking espazioan. Bertan, hainbat adituren eskutik gaian sakontzeko giltzarriak aurkeztuko dira, besteak beste, Zaira Dafonte eta Loratuz Loturen eskutik. Bestalde, lehenengo pertsonan bizitako esperientziei buruz ere hitz egingo da, eta, horretarako, LSB-USO sindikatuko Xabi Cabrera eta Yogurinha Borova artista izango dira bertan. Jardunaldiaren helburua esperientzia pertsonalak elkarbanatzeko espazio seguru bat sortzea da, baita sinergiak egitea ere.

Etorri nahi baduzu, eman izena hemen.

Informazio gehiago edo zalantzarik izanez gero idatzi berdintasuna@egk.eus (Leire) edo bizibaldintzak@egk.eus (Jone) helbideetara edo deitu 615749929 / 688737153

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.