1. Sarrera
HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honetara sartu aurretik, erabiltzaileak klausula hauetan jasotako zehaztapenak, baldintzak, komunikazioak, ohartarazpenak eta gainontzeko lege-oharrak irakurri eta onartu behar ditu.
Erabiltzailea nabigaziorako Zehaztapen eta Baldintza hauekin ados ez badago, HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALETIK atera beharko du, eta ezingo ditu bertan eskaintzen diren zerbitzuak eskuratu, ez erabili.
Doakoa da HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honetara sartzea.
Erabiltzaileak adinez nagusia izan behar du, eta nahikoa gaitasun juridiko eduki Zehaztapen eta Baldintza hauetara lotesteko. Halaber, espresuki eta salbuespenik gabe onartzen du HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honetarako sarbidearen eta erabileraren eta bertako zerbitzuen eta edukien erantzule bakarra eta esklusiboa dela.
Beste HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL batzuekin egon daitezkeen loturak eta erabiltzaileak horiei emandako erabilera Zehaztapen eta Baldintza hauen pean daude, eta baita ere HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAK eska ditzakeen behin-behineko baldintza zehatzen pean. Baimenik gabeko beste edozein erabilera espresuki debekatuta dago.
HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN arduradunak egoki deritzon edozein unetan eta modu aldebakarrean alda dezake HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen konfigurazioa, baita erabilerarako eta zerbitzurako baldintzak eta edukiak ere. Era berean, aldi baterako edo behin betiko ezabatu, mugatu edo eten ditzake, eta horien erabiltzea eragotzi. Dena dela, erabiltzaileari aldaketa horren berri ematen saiatuko da, helbide elektronikoaren bitartez edo HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALEAN argitaratuta, egoerak ahalbidetzen badu betiere.
2. Bitarteko eta/edo inguru digital honen titularraren nortasuna
Hona hemen HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN arduradunaren identifikazio-datuak:
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)
- Autonomia kalea, 44, baxua. Bilbo, 48010.Bizkaia
- IFK: Q9850001J
- Telefonoa: 94 44 36 143
- Harremanetarako helbide elektronikoa: egk@egk.eus
Web ostatu-ematea
- Linube
- Ogoño kalea 1, 48930 Getxo Bizkaia, España
- Telefonoa: 944 063 154
- Harremanetarako helbide elektronikoa: info@linube.com
3. Zerbitzu emailearen eskubideak eta betebeharrak
3.a).- Zerbitzuaren hornitzailea den aldetik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) betebeharrak dira HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAK, www.egk.eus, eskainitako zerbitzuak ematea, erabiltzailearekin izandako komunikazioen konfidentzialtasuna bermatzea eta egon daitezkeen erreklamazioei erantzutea.
3.b).- Zerbitzuak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko lanak eginez gero, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) enpresak HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen irisgarritasuna aldi baterako eteteko eskubidea dauka, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, eta baita ere zerbitzuak emateko edo eteteko. Dena dela, erabiltzaileei jakinarazten saiatu beharko da, egoerak ahalbidetzen badu betiere.
3.c).- Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) ez ditu eskainitako informazioa edo zerbitzuak zuzenean edo zeharka bermatzen, aplikaziozko legeen arabera eman behar diren edo sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordioan esplizituki deskribatzen diren bermeak salbu.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) ez du hirugarrenek emandako edukirik bermatzen, ezta emandako informazioa egiazkoa, fidagarria, zehatza eta beste erabiltzaileek edo pertsonek erabil dezaten egokia edo komenigarria denik ere.
3.d).- HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen gaineko jabetza intelektualaren eskubideak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari (EGK) dagozkio. Kopiak egiteko, banatzeko, jendaurrean jakinarazteko eta aldatzeko eskubideak aipatutako konpainiari dagozkio soilik.
4. Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak
4.a).- Erabiltzaileak, HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honetan erregistratzeko helburuarekin, erabiltzaile-izena eta pasahitza (edo password) sartu beharko ditu, eta horiek izango dira ohiko sarrera-gakoak. Erabiltzaileari dagokio erabiltzaile-izena eta pasahitza gordetzea, eta hura izango da betebehar hori haustearen ondorioz hirugarren batek eman diezaieken erabilera txarraren gaineko erantzulea.
4.b).- Erabiltzaileak HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen zerbitzuak zilegi erabili behar ditu une oro, indarreko legea betez, eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko ditu.
Ildo horretatik, erabiltzaileak bermatzen du HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen bitartez aurrera eramaten dituen jarduerak legeari, moralari, ordena publikoari eta ohitura onei egokituko zaizkiola, eta ez direla inolaz ere iraingarriak izango Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) izen onerako eta irudi komertzialerako edo HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN beste erabiltzaileentzat edo hirugarrenentzat.
4.c).- Erabiltzaileak ez du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) haren eskura jarritako zerbitzuen bitartez edukiak kalte edo alda ditzakeen jarduerarik burutuko, eta ez du HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN funtzionamendu ona oztopatuko, hots, ez du arazo teknikorik eragingo, ez du birus informatikoak eraman ditzaketen edo HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALA osorik edo partzialki kalte, eragotz edo eten dezakeen elementurik transferituko eta ez du beste erabiltzaileen helbide elektronikoan esku hartuko edo aldaketarik eragingo.
4.d).- Erabiltzaileak dauka sartutako datuak egiazkoak izatearen gaineko erantzukizun osoa, eta, beraz, emandako datuak egiazkoak edo zehatzak ez badira, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALERAKO sarbidea debekatzeko eskubidea dauka.
5. Bitarteko eta/edo inguru digital honen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren gaineko bermeetatik eta erantzukizunetik salbuetsita
5.a).- Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) ez du bermatzen HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL hau eta bertako zerbitzuak eskuragarri egongo direnik, ezta funtzionamenduan jarraituko dutenik ere.
Horrenbestez, ez du inolako erantzukizunik izango HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN funtzionamenduaren eta haren zerbitzuak eskuragarri edo martxan ez egoteagatik eta erabiltzaileek HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALARI eman diezaioketen erabileragatik sortutako kalteen gainean.
Edonola ere, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) ahalegin guztiak egingo ditu HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALA eskuragarri mantentzeko.
5.b).- Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) datu pertsonalen pribatutasun-sistemak jartzen ditu erabiltzaileen eskura, hirugarrenek baimenik gabe eskura ditzatela galarazteko. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) segurtasun teknikoko eta antolamenduko neurri guztiak ezarri ditu erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko.
5.c).- Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) arlo horretan segurtasuna bermatzeko segurtasun-neurri egokiak ezarri baditu ere, ezin du kontrolatu, ezta bermatu ere, erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo bertan gordetako agiri elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik eta beste elementurik ez dagoela HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen edukietan.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) ez dauka kalteen gaineko erantzukizunik, edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, agiri elektronikoetan, fitxategietan, etab. eragin ditzaketen aldaketengatik.
5.d).- Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) ez dauka erabiltzaileek HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALARI eta horren zerbitzuei eta edukiei emandako erabilera kontrolatzeko obligaziorik. Bereziki, sozietate honek ez du bermatzen erabiltzaileek HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALA, bertako zerbitzuak eta edukiak Zehaztapen eta Baldintza Orokorrak, eta, hala badagokio, aplikaziozko Baldintza Partikularrak betez erabiliko dituztenik, ezta modu arduratsuan eta burutsuan jardungo direnik ere.
Sozietate honek ez dauka erabiltzaileen nortasuna eta haiek beste erabiltzaileei emandako datuen egiatasuna, iraunaldia, zehaztasuna eta/edo benetakotasuna egiaztatzeko obligaziorik, eta ez ditu egiaztatzen.
6. Jabetza intelektuala
HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN edukien gaineko eskubide guztiak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarenak (EGK) dira, edukiak hornitzeko kontratua sinatu duten eta jabetza intelektualaren eta industrialaren nazioko eta nazioarteko arauek babesten dituzten enpresenak izan ezik.
HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu edukiak kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, argitaratu, eman edo saldu, ezta lortutako informaziotik eratorritako produktu berririk edo zerbitzurik sortu ere.
Horiek bistaratzea eta kargatzea erabiltzailearen erabilera pertsonalerako soilik dago baimenduta, eta ez erabilera komertzialerako, ezingo zaielarik baimen hori beste pertsonei edo erakundeei zabaldu.
Guztiz debekatuta dago erabiltzaileak HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALEAN aldaketak egitea, baldin eta edukiari eragin badiezaioke, hala nola loturei (edo estekei) eta antzekoei.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN edukiak zainduko ditu, ez dezaten izaera pornografikorik, xenofoborik, diskriminatzailerik, arrazistarik eta iraingarririk izan eta ez dezaten indarkeria sustatu. Halaber, erabiltzaileari kalte egin diezaiokeen edozein egoera saihesten saiatuko da.
7. Datu pertsonalen babesa
Datu pertsonen tratamenduari buruzko informazio osoa jasota eta xehatuta dago Datuak Babesteari buruzko Politikan.
Dena dela, honako hau jakinarazi behar da:
7.a) Zerbitzu batzuetara sartzeko eta/edo horiek erabiltzeko, erabiltzaileak aldez aurretik zenbait datu pertsonal (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”) eman beharko dizkio Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari (EGK) eta hark datuak tratatu eta fitxategi automatizatuan sartuko ditu, kasu bakoitzean dagozkion helburuetarako. Dena dela, erabiltzaileak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari (EGK) emandako datuek helburu bakarra daukate funtsean, HEDABIDE ETA/EDO INGURUNE DIGITALEKO zerbitzuak ematea, hain zuzen.
7.b) Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) horren berri emango die erabiltzaileei, aldez aurretik eta behar bezala, legez eska daitekeen kasuetan eta moduan.
7.c) Erabiltzaileak hirugarren baten datu pertsonalak ematen baditu, hirugarren horri jakinaraziko dio zer datu eman dituen, zein den datu horiek gordetako fitxategiaren helburua eta eskubideak gauzatzeko aukera duela. Halaber, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) identifikatuko du, eta hirugarren horren baimena beharko du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari (EGK) haren datuen berri emateko.
7.d) Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bere instalazioetan, sistemetan eta fitxategietan segurtasun-neurri egokiak hartu dituela bermatuko du. Halaber, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Datu Pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen du. Hala eta guztiz ere, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) agintari publiko eskudunei Datu Pertsonalak ezagutaraziko dizkie, baita haren eskuetan dagoen edo sistemen bitartez eskura dezakeen beste edozein informazio ere, haiek kasu bakoitzean aplika daitezkeen lege-xedapenen eta arauzko xedapenen arabera hala errekerituz gero.
7.c) Erabiltzaileek aitortuta dituzte, eta horrela gauza ditzakete, eskubide hauek: datuak atzitzea, ezeztatzea, zuzentzea, mugatzea, datuen tratamenduari kontra egitea, baimena atzera botatzea edo datuen eramangarritasuna eskatzea; horretarako, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK) harremanetan jarri beharko du, Datuak Babesteari buruzko Politikan deskribatutako eskubideak gauzatzeko prozedura betez.
8. Cookieak
HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAK cookiei emandako erabilerari buruzko informazio osoa jasota eta zehaztuta dago Cookien Politikan.
9. Lotura edo esteka hipertestualak
Ezingo da beste HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL batetik www.egk.eus Atarirako loturarik egin, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari (EGK) aldez aurretik baimen espresik eman gabe.
HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) kudeatzen ez dituen beste atari edo hedabide batzuekin loturak edo estekak baditu, sozietate honek aitortzen du ez duela inolako kontrolik atari, gune, hedabide edo inguru digital horien gainean eta ez duela horien edukiaren gaineko erantzukizunik hartzen. HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honek eduki ditzakeen estekak informazio gisa eskainiko dira soilik, eta ez da inolako baloraziorik egiten horietan eskainitako edukiei, jabeei, zerbitzuei edo produktuei buruz.
Edonola ere, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) ez du inolako erantzukizunik hirugarrenek eskainitako zerbitzuei buruz egon daitezkeen erreklamazioen eta demanden aurrean.
10. Klausulen baliogabetasuna eta eraginkortasunik eza
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN erabilerarako eta nabigaziorako Zehaztapen eta Baldintza hauetako klausularen bat guztiz edo partzialki baliogabea edo eraginkortasunik gabekoa dela aitortuko balitz, xedapen edo xedapenaren parte baliogabe edo eraginkortasunik gabeko horri bakarrik eragingo lioke, gainontzeko baldintza orokorrak mantenduko lirateke eta xedapen hori edo xedapenaren parte hori jarri ez dela ulertuko da, baldin eta xedapen edo xedapenaren parte horrek, baldintza orokor hauetarako funtsezkoa izateagatik, baldintza orokor hauei osorik eragiten ez badie.
11. Aplikaziozko legea eta jurisdikzioa
Erabilerarako eta nabigaziorako Zehaztapen eta Baldintza hauek eta erabiltzailearen eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) arteko harremanak legedia espainiarraren arabera arautuko dira.
Baldintza hauetatik edo bertako edukietatik eta erabiltzailearen eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) arteko harremanetatik eratorritako edozein auzitarako, alderdiek men egiten diete legez dagozkien Auzitegiei eta Epaitegiei.