6 October, 2023

Lan Egokiaren Nazioarteko Egunean, EGK kalitatezko enpleguarekin bat

Gazteriak bizi duen lan-prekarietatea normaltzat jotzen da gaur egun,baina ez da inondik inora ere onargarria. EGK-k aurtengo urriaren 7an ere, Lan Egokiaren Nazioarteko Eguneko manifestua dakarkizue: lanpostuak kalitatezko lanpostu bihurtzeko eskakizunak jasotzen dira bertan, eta 5 elkarteen atxikimendua jaso du.

Gazteon lan-prekaritatea azaleratzen duten datuak etengabe okerrerantz doaz etengabe, eta bien bitartean, eguneroko bizitzaren kostua gorakada gogoangarri bat ari da izaten. Ezinbestekoa da Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako datuak kontuan hartzea errealitatea ezagutzeko:

  • Batez besteko soldata: 1.210 (2021)
  • Aldi baterakotasuna %65,5 (2021)
  • Lanaldi partziala %33,5 (2023)
  • Gainkualifikazioa %29,5 (2021)
  • Soldata arrakala (18-34 urte artekoak): Emakumeek 1.353€ eta gizonek 1.517€ (2022)

Beharrezkotzat jotzen da gazteon lanpostuak kalitatezkoak izatea lan sektore guztietan, bizitza proiektu duinak sortu ahal izateko.

Aurten, aurrerapausuak eman dira etxeko langileen gizarte segurantzako eta lan baldintzen hobekuntzarako indarrean jarritako lan erreformarekin. Izan ere, gizarteak ikusezinarena egin ohi izan du sektore honekiko, eta oso lan sektore prekarizatua izan da. Hala nola, lanaldi partzialen eta lanaldi osoen kotizazioa, egiten diren ordu kopurua edozein direlarik, kotizatzen den egun kantitatea berdina izango da (albisteren bat sartu daiteke hemen?)  Aldaketa honekin aurrerapausoa eman da beste sektoreetan jada bazeuden eskubideak lortzeko, nahiz eta oraindik asko dagoen egiteke bizitzaren mantenurako ezinbesteko den sektore honen langileen lana egokitzat hartzeko.

EGK-k lan baldintza duin eta egokien alde egiten jarraituko dugu. Horretarako oraingo honetan, enplegu egoki baten alde egiten duten 7 lan baldintza egoki aldarrikatu nahi dira.  Aldarrikapen, ekarpen zein ideiarik izatekotan sare sozialetan partekatzera ere animatzen zaitugu #LanEgokia traola erabiliz. Nahiago izatekotan emailez ere idatzi diezazkigukezu bizibaldintzak@egk.eus helbide elektronikora.

*Manifestu honi 5 elkarte atxiki zaizkio: Aldarte, CCOO – Gazteak, Emigrados Sin Fronteras,REAS Euskadi, LSB-USO

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.