7 October, 2022

Lan Egokiaren Nazioarteko Egunean EGK kalitatezko enpleguarekin bat!

Lan prekaritatea normaltzat jotzen da gaur egun gazteriaren artean, baina ez horregatik onargarriagoa. EGKtik aurten ere, urriaren 7an, Lan Egokiaren Nazioarteko Egunean lanpostuak kalitatezko lanpostu bihurtzeko egiten diren eskakizunak jasotzen dituen manifestua dakarkizuegu 8 elkarteen atxikimenduarekin batera.

Gazteon lan-prekaritatea azalerazten duten datuak etengabe okerrera doaz, eta bien artean, eguneroko bizitzaren kostua gorakada gogoangarri bat ari da izaten, bizitza garestitzen den bitartean. Ezinbestekoa da Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako datuak kontuan hartzea errealitatea ezagutzeko:

  • Bataz besteko soldata: 1.185€ (2019)
  • Aldi baterakotasuna %65,5 (2021)
  • Lanaldi partziala %33,5 (2021)
  • Gain kualifikazioa %32,3 (2020)
  • Kontratu gabe %5,6 (2017)
  • Soldata arrakala (18-34 urte artekoak): Emakumeek 1.219€ eta gizonek 1.441€ (2019)

Beharrezkotzat jotzen da gazteon lanpostuak ere kalitatezkoak izatea lan sektore guztietan, bizitza proiektu duinak sortu ahal izateko.

Aurten, aurrerapausuak eman dira etxeko langileen gizarte segurantzako eta lan baldintzen hobekuntzarako indarrean jarritako dekretuarekin. Izan ere, gizarteak ikusezinarena egin ohi izan du sektore honekiko, eta oso lan sektore prekarizatua izan da beti. Aldaketa honekin beste sektoreetan jada zeuden eskubideak lortzeko aurrerapausoa eman da, nahiz eta oraindik asko dagoen egiteke, bizitzaren mantenurako ezinbestekotzat kontsideratzen den sektore honen langileen lana egokitzat hartzeko.

EGKtik lan baldintza duin eta egokien alde egiten jarraituko dugu. Aldarrikapen, ekarpen zein ideiarik izatekotan sare sozialetan partekatzera ere animatzen zaitugu #LanEgokia traola erabiliz. Nahiago izatekotan emailez ere idatzi diezagukezu bizibaldintzak@egk.eus helbide elektronikora. 

*Manifestu honetara 8 elkarte atxiki dira: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Aldarte, Berri Otxoak, CCOO – Gazteak, EKO-ACG, Emigrados Sin Fronteras, Euskal Interkultura, LSB-USO, REAS Euskadi

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.