Zer da Lan Egokia zuretzat? Abian jarri dugu kanpaina! - EGK

18 May, 2017

Zer da Lan Egokia zuretzat? Abian jarri dugu kanpaina!

Langabezia tasa altuaz gain, gazteriari eragiten dion arazo handienetako bat lan prekarietatea eta lan mundura sartzerako orduan dituzten lan baldintzak dira. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) urteak daramatzagu hitz egiten diskriminazioaz, kontraturik gabeko enpleguaz, autonomo faltsuez, praktiketako baldintzaz, betetzen ez diren eskubideez (lan arriskuak, gehiegizko orduak…), etab.

Horregatik, aurten pausu bat haratago joan nahi izan dugu eta kanpaina bat burutu nahi dugu ondoko galderatik abiatuta: Zer da lan egokia Euskadiko gazteentzat?

Era honetara lan egokia eta pertsona gazteen defendatu eta sustatu ahal izango dugu, gizartean gaiarekiko kontzientzia eta garrantzia zabaltzen dugun heinean. Proiektu hau garatu eta aurrera jarraitzeko EGKren elkarteen eta gazteen laguntza oso garrantzitsua da.

Lan Egokia aldarrikatzeko kanpaina

Kanpaina hiru ekintzez osatua dago:

  1. Eta zuretzat, zer da lan egokia?

    Non: Donostian, UPV/EHUko Donostiako campusean

    Noiz: maiatzaren 5ean. Goizean zehar, modu itinerantean

    *Adi ibili, irailean ekintza errepikatzeko asmoa dugu

  2. Kanpaina: Zer da lan egokia? Zure ekarpenak bidali eta gurekin elkarbanatu

    Zuretzako zer diren lan baldintza duinak eta bizitza proiektu bat aurrera eramateko lana nolakoa izan beharko zen jakin nahi dugu.

    Ekarpenak era askotarikoak izan daitezke, bai formatu bai gaiari dagokionez:

    • Bideo motzak, argazkiak, errealitate bat islatzen duten marrazkiak, mikro-ipuinak, poesiak, esaldiak…izan daitezke. Edozein formatuk balio diezaguke.
    • Gainera, galdera libre bat da. Pertsona batzuentzat lan egokia inolako diskriminaziorik ez egotea (sexuagatik, jatorriagatik… ) izan daiteke, beste batzuentzat bizitza pertsonala eta lana kontziliatzea (entrenatzeko denbora izatea, familiarekin edo lagunekin egoteko denbora izatea… ) izango da, edo enpleguaren banaketa bat egotea, soldata minimoa igotzea… etab.
    • Ekarpenak modu pertsonalean edo elkarte bezala egin daiteke.

    Animatu eta bidali zure ekarpenak, iraila arte denbora daukazue! Sare sozialetara igo ditzakezu (Facebook, Twitter, Instagram) eta EGKrekin elkarbanatu #TrabajoDecente traola erabilita edo zuzenean guri bidali bizibaldintzak@egk.org helbidera.

  3. Urriaren 7an manifestua: Lan Egokiaren Eguna

    Nazioarteko Lan Egokiaren Egunaren harira manifestu bat zabalduko du ordu arte jasotako ekarpen guztiekin eta enplegu lantaldean garatutakoekin.

    Informazio gehiago behar baduzu edo lantaldea parte hartu nahi izanez gero 945 220 601 telefonoan edo bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikoan jar zaitezke gurekin harremanetan.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.