28 October, 2022

Lan-deialdia Hezkuntza-teknikari postua betetzeko

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Bilboko bulegoan Hezkuntza-teknikari postua betetzeko. Deialdiaren eskaintza, ezaugarriak, eskatu eta baloratuko dena albiste amaieran dagoen PDFan topatuko duzu. Hautagaiek Curriculuma eta motibazio gutuna egk@egk.eus helbidera bidali behar dituzte azaroaren 7ko (astelehena) 12:00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “Hezkuntza teknikaria””. Era berean, Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenak.CV_HEZKUNTZA.pdf/doc. eta Motibazio Gutuna honela: IzenAbizenak.GUTUNA_HEZKUNTZA.pdf/doc. 

Eskatzen da

  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  •  Euskal elkartegintzaren eta gizarte mugimenduaren errealitatearen ezagutza izatea, eta bereziki, hezkuntza formala eta aisialdi hezitzaile arloan diharduten gizarte eragileena.
  • Gazteen eta orokorrean gizartearen errealitatearen ezagutza izatea, eta batez ere aisialdia eta hezkuntza arloko arazo eta aukeren inguruan.
  • Euskaraz eta gazteleraz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3…).
  • Gizarte arloko goi ikasketak izatea, edo, beste esparruetako ikasketak izanda ere, gizarte gaietan espezializatu izana (bereziki hezkuntzarekin lotutako ikasketa gehigarriak izatea).
  • Lantaldeak eta eztabaida-taldeak dinamizatu eta koordinatzeko gaitasuna eta esperientzia. Dinamika hauetatik ondorioak atera eta dokumentuetan islatzeko gaitasuna.
  •  Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko datak:

  • Curriculum eta motibazio gutunaren bidalketa, azaroaren 14ra arte (eguerdiko 12.00ak arte).
  • Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, azaroaren 16an.
  • Froga Idatzia Bilbon, azaroaren 17an.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, azaroaren 21ean.
  • Elkarrizketa eguna, azaroaren 23an Bilbon.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, azaroaren 25ean.
  • Lanean hasteko data, azaroaren 28an.

Hezkuntza Teknikaria Lan-deialdia 2022

DERRIGORREZKOA da Lan deialdian aurkituko duzuen Datu babesaren politika dokumentua betetzea.

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.