Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Gasteizeko bulegoan Enplegu-teknikari postua betetzeko. Deialdiaren eskaintza, ezaugarriak, eskatu eta baloratuko dena albiste amaieran dagoen PDFan topatuko duzu. Hautagaiek Curriculuma eta motibazio gutuna egk@egk.eus helbidera bidali behar dituzte uztailaren 9ra arte. E-mailaren gaian, zehaztu “ENPLEGUA”. Era berean, Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenak.CV_ENPLEGUA.pdf. eta Motibazio Gutuna honela: IzenAbizenak.KARTA_ENPLEGUA.pdf.
Eskatzen da
- 30 urte baino gutxiago izatea.
- Goi ikasketak izatea. Edozein esparrutako ikasketak izanda ere (teknikoak zein gizarte
gaietakoak), enpleguarekin eta etxebizitzarekin lotutako gizarte arloko espezializazioa
edo ikasketa gehigarriak egin izana baloratuko da. - Euskal gazteriaren egoera eta baldintza sozioekonomikoen eta, oro har, gizartearen
errealitatearen ezagutza. Enplegu arloko lege, programa, neurri eta proiektuak ezagutu. - Euskal elkartegintzaren, gizarte mugimenduen eta parte-hartze modu ezberdinen
ezagutza izatea, bereziki lan-baldintzei dagokienez. - Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3…)
- Gazte lantaldeak eta eztabaida taldeak dinamizatu eta koordinatzeko gaitasuna eta
esperientzia. Dinamika hauetatik ondorioak atera eta dokumentuetan islatzeko
gaitasuna. - Legeak, dokumentu ofizialak eta txostenak landu, ondorioak atera, ikertu eta ekarpenak
egiteko gaitasuna. - Administrazioarekin harreman formalak bideratu eta interpelaziorako gaitasuna.
- Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko datak:
- Curriculuma eta motibazio gutunaren bidalketa, uztailaren 9ra arte.
- Idatzizko proba nork egin behar duenaren jakinarazpena, uztailaren 11ean.
- Idatzizko proba Bilbon, uztailaren 13an goizetik.
- Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, uztailaren 17an.
- Elkarrizketa, uztailaren 19an.
- Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, uztailaren 20an.
- Lanean hasteko data, irailaren 1ean.
Enplegu Teknikaria Lan-deialdia 2023
DERRIGORREZKOA da Lan deialdian aurkituko duzuen Datu babesaren politika dokumentua betetzea.