8 October, 2024

Lan deialdia Bakea eta Bizikidetza teknikari lanpostua betetzeko

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Bakea eta Bizikidetza Teknikaria lan postua betetzeko. Deialdiaren eskaintza, ezaugarriak, eskakizunak eta aintzat hartuko direnak albiste amaieran dagoen PDFan topatuko duzu. Hautagaiek Curriculuma  egk@egk.eus helbidera bidali behar dituzte urriaren 17ra arte, (eguerdiko 12ak baino lehenago). E-mailaren gaian, zehaztu “Bakea eta Bizikidetza teknikaria”. Era berean, Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenakCV_BAKEA.
 
ESKAINTZEN DA:
  • Lanpostua DONOSTIAN, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.
  • Jardunaldi osoko lanaldia.
  • 31.364,40€ urtean (soldata gordina).
  • EGK-ren barne hitzarmenak araututako lanpostu bat eta EGK-ko Batzorde Iraunkorraren ardurapean.
  • Lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartzea.
  • Bakea eta bizikidetzaren alde lan egitea, gazteok ardatz izanik.

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:

  •  Bakea eta bizikidetzarekin lotura duten proiektuak sortu, antolatu, garatu eta ebaluatu.
  • Hausnarketa eta elkarrizketarako gune erosoak eta parte-hartzaileak erraztu.
  • Bakea eta bizikidetzarekin lotutako gazteen beharrak, interesak, ikuspuntuak eta proposamenak jaso, aztertu eta erakundeei eta komunikabideei helarazi.
  • Gazte elkarte, gizarte mugimendu, gizarte eragile eta administrazioarekin elkarlana eta, proiektuaren arabera, koordinazioa.
  • Bakea eta bizikidetzarekin lotutako gaien gaineko aholkularitza.
  • EGK-ko beste lan-arloetan “bakea eta bizikidetza” ikuspuntua bermatu eta enfoke intersekzionala aplikatzeko ahalmena.
  • EGKren beste arloekin koordinatu.

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko datak:

  • Curriculumen bidalketa, urriaren 17ra arte (eguerdiko 12:00ak arte).
  • Froga idatzia eta taldeko dinamika nork egin behar dituenaren jakinarazpena, urriaren 18an.
  • Froga Idatzia eta taldeko dinamika Bilbon, urriaren 21an (goizez).
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, urriaren 24an.
  • Elkarrizketa eguna, urriaren 28an (goizez)
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, urriaren 29an.
  • Berehala hasteko.

Bakea eta Bizikidetza Teknikarirako Lan-deialdia 2024

DERRIGORREZKOA da Lan deialdian aurkituko duzuen Datu babesaren politika dokumentua betetzea.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.