Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Bilboko bulegoan Astialdi-teknikari postua betetzeko. Deialdiaren eskaintza, ezaugarriak, eskatu eta baloratuko dena albiste amaieran dagoen PDFan topatuko duzu. Hautagaiek Curriculuma eta motibazio gutuna egk@egk.eus helbidera bidali behar dituzte apirilaren 14a (ostirala) baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “ASTIALDI TEKNIKARIA””. Era berean, Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenak.CV_ASTIALDI.pdf/doc. eta Motibazio Gutuna honela: IzenAbizenak.GUTUNA_ASTIALDI.pdf/doc.
Eskatzen da
- 30 urte baino gutxiago izatea.
- Euskal elkartegintzaren eta gizarte mugimenduaren errealitatearen ezagutza izatea, eta bereziki, astialdi arloan diharduten gizarte eragileena.
- Gazteen eta orokorrean gizartearen errealitatearen ezagutza izatea, eta batez ere astialdi arloko arazo eta aukeren inguruan.
- Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3…).
- Astialdiko elkarteren batean ibilbide egiaztatua
- Lantaldeak eta eztabaida-taldeak dinamizatu eta koordinatzeko gaitasuna eta esperientzia.
- Astialdi taldeak laguntzeko gaitasuna.
- Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko datak:
- Curriculum eta motibazio gutunaren bidalketa, apirilak 14.
- Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, apirilak19.
- Elkarrizketa eguna, apirilak 21.
- Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, apirilak 25.
- Lanean hasteko data, maiatzak 2.
Astialdi Teknikaria Lan-deialdia 2023
DERRIGORREZKOA da Lan deialdian aurkituko duzuen Datu babesaren politika dokumentua betetzea.