Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak KRISTALEZKOAK izeneko kanpaina berria aurkeztu dute: “Gardenak gara, ez ahulak” lelopean, gazteen ongizate emozionala ikusgarri egiteko helburuarekin.
🔍 Zertaz ari gara?
Azken urtean zehar, EGK-k jardunaldiak eta saio irekiak antolatu ditu Euskadiko hiru lurraldeetan —Zarautzen, Gasteizen eta Bilbon—, eta guztira 300 gazte inguruk parte hartu dute. Bertan, ongizate emozionalari buruzko hausnarketak eta bizipenak partekatu dituzte, eta ondorio argiak atera dira:
👉Gazteek ongizate emozionala lehen lerroan jartzen dute.
👉 Presio soziala, diskriminazioa, lortu ezineko idealak, etengabeko zarata… eragin zuzena dute gure egunerokoan.
👉Gizartearen eta erakundeen aldetik erantzun integrala behar da.
🗣️ Ahots horiek ez dira galdu: prozesu osoaren errelatoretza dokumentu bat eta triptiko bat prestatu dira, zeinean gazteen testigantzak eta ateratako ondorio nagusiak jasotzen diren. Dokumentu horiek politika publikoak bideratzeko orientabide gisa baliatu nahi dira, gazteen ikuspegitik abiatuta.
🚋📺 Eta kanpaina?
KRISTALEZKOAK kanpaina kalean egongo da datozen asteetan: garraio publikoko geltokietan, EGKren sare sozialetan eta baita komunikabideetan ere. Helburua mezua ahalik eta gazte gehienengana iristea da: gardenak gara, ez hauskorrak.
📎 Esteka honetan bertan, kanpaina eta errelatoretza osoa eskuragarri daude, deskargatu eta partekatu!
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.