Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) komunikatzaile eta kazetari bila gabiltza, amatasun lizentzia batean zehar komunikazio teknikaria lanpostua betetzeko Gasteizen.
30 urte baino gutxiago baldin baduzu, euskara maila altua badaukazu eta komunikazioa, kazetaritza eta antzekoetan titulua baldin baduzu (gradua ala graduondokoa), bidali zure curriculuma egk@egk.eus helbidera martxoaren 21a (ostirala) 12.00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “Komunikazio teknikaria”.
Irakurri deialdi osoa:
Aukeraketa egutegia:
- Curriculumak: martxoaren 21eko 12.00ak arte (ostirala).
- Idatzizko proba, curriculumaren arabera hautatutako pertsonentzat: martxoaren 27an (osteguna), Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Gasteizko egoitzan (Ramiro de Maeztu, 15, behea).
- Ahozko proba, idatzizko probaren ondoren aukeratutako pertsonentzat: apirilaren 4an (ostirala), EGK-ko Gasteizko egoitzan.
Zorte on denoi!