Kanpalekua Legebiltzarrean

10 June, 2014

Kanpalekua Legebiltzarrean ekimenaren txostena prest dugu!

Gogoratzen duzu Kanpalekua Legebiltzarrean ekimena? Iazko urria eta azaroa bitartean bost topaketa antolatu genituen astialdia ardatza izanik. Bertan gazteak, astialdiko eragileak, administrazioko teknikari eta politikariak bildu ginen astialdiaren papera Gazteria, Hezkuntza eta Gizarte Politiketan aztertzeko.

Guztira, 200 lagunetik gora parte hartu zuten hain berezia izan den Kanpaleku honetan, baina esan genizuen bezala hau ez da topaketen ondoren bertan behera gelditu. Jasotako informazio guztiarekin ekimenaren ondorio txosten bat sortu dugu.

Dokumentu osoa irakurri nahi baduzu, egindako lana, hausnarketa, ondorio eta proposamen guztiekin…

Ireki koadernoa eta ikusi…
Kanpalekua Legebiltzarrean ekimenaren txostena

Eta topaketetan egindako bideoak ere ikus ditzakezu: Gazte Kanpa, Hezkuntza Kanpa eta Gizarte Politiken Kanpa.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.