Bilboko Eremu Publikoaren erabilera arautuko duen udal arauaren aurka protesta egiteko, kalera aterako da berriz ere Kaleak aske plataforma (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua barne). Izan ere, mugimendua osatzen duten 70 eragilek diotenez, ostegun honetan (hilak 23) onartuko den araua oso murriztatzailea baita. Besteak beste, legez debekatuta ez dauden zenbait jarduera -prostituzioa eta top manta- debekatzen ditu, beharrezkoa den eztabaida sakona saihestuz. Horrez gain, jarduera askotarako lizentziak edo baimenak behar dira, herritarron eta taldeen adierazpen libreak itoz, formulario, epe eta baldintzekin. Halaber, herritarren etxeko kontuetarako espazio publikoaren ezinbesteko erabilpena (mudantzak, lanak..) oztopatuko da. Kalea guztiona delako! Hori guztia dela eta, plataformak bi mobilizazio deitu dituzte:
- Irailaren 23an, osteguna, (araua onartuko den Udalbatza egunean, hain zuzen), elkarretaratzea, eguerdiko 12etan Udaletxeko eskaileretan
- Irailaren 25etan, larunbata, manifestazioa Plaza Eliptikatik abiatuta arratsaldeko 6etan.