Dena prest, KALEA GUZTIONA DA! ozen esateko - EGK

21 June, 2010

Dena prest, KALEA GUZTIONA DA! ozen esateko

Kalea guztiona da, goza dezagun libreki plataformak 900 sinadura bildu ditu asteburu honetan, Bilboko Eremu Publikoaren erabilera arautuko duen udal araua geldiarazteko. Izan ere, oso “murriztailea” dela uste baitute plataforma osatzen duten hirurogei eragile politiko, sozial eta sindikalek -Euskadiko Gazteriaren Kontseilua barne-. Udal debeku-zerrenda horren ordez, talde horiek guztiek “prozesu partehartzaile zabal eta irekia” eskatzen dute, eremu publikoaren erabilerari buruz eztabaidatzeko. Aldarrikapen horrekin (eta maiatzean egindako manifestaldi arrakastatsua eta gero) jai eta protesta ekitaldia egingo dute, hurrengo larunbatean (hilak 26), 11.30etatiok aurrera Bilboko Areatza pasealekuan. Egin bultza zuk ere!

Manifestua eta xehetasun guztiak http://kaleakaske.blogspot.com atarian aurkituko dituzu. Anima zaitez eta bertaratu!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.