Arigune izango gara aurten EGKn 15 egunez #Euskaraldia. Arigune los siguientes 15 días en la dinámica Euskaraldia - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

20 November, 2020

IRITSI DA EUSKARALDIA

Gaurko eguna guretzat oso polita da euskararekiko dugun konpromisoa berritzeko eta indartzeko beste aukera bat delako. Egunerokoan txertatua dugu hizkuntza eta lanerako tresna bat gehiago bezala ikusten dugu. Horregatik egin genuen bat 2018an Euskaraldiarekin eta hori dela-eta eman dugu pausu bat gehiago 2020an. Aurten Arigune izango gara EGKn eta, duela bi urte bezala, teknikari bakoitzak ere norbanako bezala bat egingo du 15 eguneko erronka honekin. Zergatiak Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak, laburtu ditu bideo honetan.

Euskaraldiarekin bat egin duzuen EGK-ko elkarteen esperientziak bildu nahi genituzke. Animatzen zarete zuen esperientzia bideo batean bildu eta gurekin elkarbanatzera? Horrela euskaraldiaren arigune zareten EGK-ko elkarteen sarea josten joango gara eta dinamikaren amaieran guztion esperientzia barnebiltzen duen bideo bat egingo dugu. Heldu erronkari! #AhoBizi zein #BelarriPrest Eta animatu zure bideoak bidaltzera! #gehiagogehiagorekingehiagotan

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.