Unibertsitate esparruko elkarteen sarerako hurbilketa txostenaren harira eta elkarteekin izandako topaketetatik abiatuta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Hezkuntza arloak zenbait ahultasun antzeman zituen esparru honetan. Besteak beste, Unibertsitateko organo erabakitzaileetan ez dute apenas elkartegintzaren errealitatea ezagutzen; alegia, ez dakite Kanpusetan zenbat eta zer motatako talde ari diren (kulturalak, ordezkaritza taldeak, ikasle sindikatuak, asanbladak, eragile-politikoak… besteak beste)”. Horrez gain, ez daude elkarteentzat erreferentziazko lokal-egonkor eta aproposak. Harri koskor bat jartzeko eta unibertsitate-elkartegintza sustatzeko, EGK ikasleen errektoreordearekin, gizarte erantzunkizunerako zuzendariarekin eta Ikasle kontseiluko idazkariarekin bildu da. Besteak beste, talde, ekintza eta harremanetarako-kontaktu gaurkotuak bilduko dituen mapa bat diseinatzea adostu dute.Era honetan, EGKtik Unibertsitate-elkartegintza aldarrikatu nahi dugu.