“Aurkezten dugun dokumentu honek 2011ko azaroan zehar Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) 25.urteurrenaren egitarauaren barruan antolatutako Planoetatik kalera lurralde antolamendua birplanteatzen jardunaldietan jorratutako zenbait gaien aurkezpena egiten du. Jardunaldi hauen helburua gaur egun gurean ematen den Lurralde Antolamendua
hausnartu eta eztabaidatzea izan zen, garapen ekonomiko bortitzaren logikatik aldenduta eta gizakion zein gure lurraldearen ongizatearen ikuspuntutik begiratuta. Horretarako gizarte mugimendu ezberdinen laguntza izan genuen, zeintzuk luze daramaten lurralde antolamenduaren eragina jasotzen duten gai ezberdinak jorratzen, beste lurralde antolamendu baten alde lanean”.
Gure webgunean ikus ditzakezu enplegu eta etxebizitza lan-arloak antolatutako gainerako ekimenak eta hauen fruitu izan diren txostenak. Edozein harremanetarako idatzi bizibaldintzak@egk.org helbidera.