Ibilbide moreak txostenaren azala

Ibilbide Moreak: emakume gazteen egoera lan munduan

Gazteok laneratzerakoan zailtasun eta bereizketa desberdinei aurre egiten diegula ez da gauza berria. Izan ere, horren gainean hainbatetan aritu da Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK). Oraingoan ere Ibilbide moreak txostenarekin. Ordea, gazte guztiok ez ditugu bereizketa berdinak jasaten. Horregatik, txosten honetan, emakume gazteengan arreta ezarri nahi izan dugu, beraiek bizi dituzten egoerak azaleratzeko.

Lehen lana bilatzeko zailtasunak, lanaldi partzialerako joera, soldata arrakala… bereizketa pentsa baino lehenago hasi eta pentsa baino haratago iristen da. Honen aurka jada agertu dira politika zein neurriak, baina badirudi hankamotz gelditzen direla. Hau dela eta, emakume gazteon egoera aztertzeaz gain gazteok txosten honetan gure proposamenak ere bildu ditugu.

Irakur ezazu albistea, txostena eta deskargatu nahi izanez gero. Gero eta jende gehiagok jakin honen berri, hobe!

Txostena deskargatu