Aurkezten dugun dokumentuak, Gazteok eta enplegua, 2008ko Azaroaren 27 eta 28an burutu eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolaturiko “Gazteok eta Enplegua” jardunaldien ondorioak jaso nahi ditu. Jardunaldien dinamizatzaile lanetan Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea den Gorka Moreno izan genuen eta gazte elkartegintza zein erakunde sindikaletik baita hainbat administrazio publikoko mailatatik zetozen hogeita hamar pertsona inguruk hartu zuten parte. Dokumentu honekin, eztabaida ixtea baino, gazteok enpleguarekin lotzen gaituen erlaziori buruzko gure lanarekin jarraitzeko oinarri sendoa jarri nahi dugu.
Zuri zer iruditu zaizu? Jardunaldian izan bazinen, esandakoa barnebiltzen asmatu genuen? Edozein iradokizun izanez gero idatz iezaguzu bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikora eta bertan bota itzazu! Zalantza, proposamen, ideia edo dena delakoak ere noski!