“I. Bakerako Heziketari buruzko Euskal Liburuaren helburua intuizio sortaren transkripzioa izatea baino ez da; intuizio horiek orrialde hauek landu ditugun pertsonok garrantzitsutzat jotako bake eta ez bortizkeriari buruzko intuizioak dira. Gure ustetan, eta idealistegi agertzea ez zaigu inporta, ez-bortizkeria eta bakeak badute zeresanik ondokoetan: hezkuntza eginkizunetan, gure lantalde eta ekipoetan, bai heziketa formal deiturikoan eta bai material honen esparrua izan nahi den heinean, hau da, aisialdiko heziketan. Esku artean duzun honek, azken finean, erabili, eztabaidatu, hausnartu eta aberasteko materiala izan behar du. Ezin da bukatutzat jo, guztiz kontrakoa. Esangura horretan, material hauen xedea gaur eta hemen bake eta ez-bortizkeriarako hezteko eduki, helburu eta lan tresnak zuei hurbiltzea baino ez da”.
Ez galdu bake lan-arloak egindako gainerako txostenak.