2017/2018 ikasturtea ikastaroz josita! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

11 September, 2017

2017/2018 ikasturtea ikastaroz josita dator!

Irailarekin batera ikasturtea hasi eta urtero bezala, astialdiko ikastaroen eskaintza ikusgai daukazue, tartean Eusko Jaurlaritzak homologatutako eskolek antolatutako ikastaroen eskaintza. Izan ere, 2017/2018 ikasturtea ikastaroz josita dator! Informazio guztia hurbiltzen dizuegu zuek eskura izan dezazuen eta zuen beharretara hobeto egokitzen den ikastaroa lehenesteko.

Uztailean iragarri genuen bezala aldaketak daude aurten astialdiko ikastaroetan. Albiste honetan ahalik eta informaziorik argiena jasotzen saiatu gara eta hurrengo zerrendan puntuz-puntu ideia nagusienak bildu ditugu. Hala ere edozein zalantza sortzen bazaizue jarri gurekin harremanetan astialdiforoa@egk.org helbide elektronikoan eta horiei erantzun bat emateko ahaleginak egingo ditugu.

  • Astialdiko eskolak. Orain arteko eskolak, Eusko Jaurlaritza aitortutakoak, izango dira formakuntza eskaintza hau ematen jarraituko dutenak.
  • Bi titulazio. Aurten astialdiko ikastaroak burutzean bi titulazio jasoko dira, hau da, aitorpen bikoitza egongo da: alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzarena; eta, bestetik, Gazteria Zuzendaritzarena.
  • Ordu kopuru eta edukien egokitzapena. 2016ko azaroaren 17tik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen aginduan hainbat aldaketa jasotzen dira. Neurrietako lehena astialdiko formakuntza ikastaroen ordu kopuruak eta edukiak estatu mailako ikastaroenekiko alderatzea izan da bateraketa helburua betetzeko.

Eduki eta ordu kopuruak

Taula honetan jasotzen da eduki eta ordu kopuruen zehaztapena aginduan jasotzen den bezala (albiste amaieran edukien taula osatuagoa topatuko duzu):

ORDUAK

Begirale ikastaroa

Zuzendari ikastaroa

Plan zaharra

Plan berria

Plan zaharra

Plan berria

Atal teorikoa 200 ordu 150 ordu 100 ordu

290 ordu

(200 ordu)*

Atal praktikoa 120 ordu 160 ordu 120 ordu 120 ordu
Guztira 320 ordu 310 ordu 220 ordu

410 ordu

(320 ordu)*

Egitura eta metodologia mantentzea helburu

Trantsizio prozesu honetan, ikastaroen orain arteko metodologia eta egitura, esperientzian oinarritutako ikaskuntza eta modu presentzialean bizipenetatik bereganatutako ikaskuntza bermatzeko helburuarekin lanean jarraitzen dugu astialdiko eskola eta instituzioekin elkarlanean.

Aldaketei, prozesu guztietan bezala, eginaren eginez bidean sortzen diren zalantzei eta egoera berriei erantzuna emango diegu.

Hemendik eta urte bukaerara bitartean gazteoi sortzen zaizkizuen kezkei erantzuteko ohiko galdera-erantzunen zerrenda bat argitaratzea izango da gure asmoa. Hori dela eta animatzen zaituztegu zuen galdera guztiak astialdiforoa@egk.org helbidera bidaltzea.

Kalitatezko hezkuntza da orain arte eskaini izan dena eta horrela izaten jarraitzeko lan egingo dugu.

2017/18 ikasturterako ikastaroen informazioa

*Begirale eta zuzendari ikastaroek, bi modulu partekatzen dituzte. Orain arte bezala, zuzendari ikastaroa burutzeko aldez aurretik begirale ikastaroa izatea eskatzen dute EAEko eskolek. Hori dela eta, aldez aurretik burututako modulu horiek baliokidetuko lirateke formakuntzako ordu kopurua murriztuz. 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.