Euskal ikasleen erakundea, Ikasle Abertzaleak eta Ajebask enpresari gazteen elkarteek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan parte hartuko dute aurrerantzean. Hala onartu zuten (gehiengo osoz) gazte-elkarteen plataforma osatzen duten elkarteek, martxoaren 19an (larunbata) burutu zuten Batzar Orokorrean. Asanblada horretan, bestalde, hurrengo bi urteetan zehar Kontseiluaren lana gidatuko duen Batzorde Iraunkorra aukeratu zuten taldeek. Hauxe da orain EGKren organo erabakitzaile horren konposaketa:
PRESIDENTZIA: Batiste Ezeiza Sánchez-Euskal Herriko Giak. Berriz aukeratu dute elkarteek eta, hortaz, indarberritua hasi du bere lana!
1.PRESIDENTEORDETZA: Lurgorri
2.PRESIDENTEORDETZA: Euskalerriko Eskautak-Bizkaia
DIRUZAINTZA: EDE fundazioa.
IDAZKARITZA: Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea.
BOKALIAK: Euzko Gaztedi (EGI), Juventud Obrera Cristiana (JOC), Euskal Herriko Baserritar Gazteak (EHNE gazteak), Geideak, Kale dor Kayiko gazteak eta Iratzarri.
Bestalde, 2010eko memoria eta 2011ko lan-plangintza onartu zituzten EGK-kideek.