Laster hasiko da Ramadana, eta horrekin batera aurreiritziak, zurrumurruak eta jarrera islamofoboak. Baina ba al dakigu benetan Ramadana zer den? Ez jateaz eta ez edateaz harago al doa? Zer suposatzen du hilabete sakratu honek musulmanentzat?
Euskadiko biztanle askorentzat, Ramadana urruneko gai bat da, ezezaguna, eta oso erreferentzia gutxi dituzte. Ramadanaren hasiera aprobetxatuz, Bidaya elkarteak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Iftar (baraua hausten duen otordua) bikaina egingo dugu gazte musulman eta ez musulmanekin denok elkartzeko, hitz egiteko eta elkar ezagutzeko leku bat bilatzeko.
- Nori zuzenduta dago? Euskadin bizi diren 16 eta 30 urte bitarteko gazteak.
- Noiz izango da? Martxoaren 17an, igandea.
- Non izango da topaketa? Bilboko EGKren egoitzan (Autonomia kalea 44, behea).
- Zein ordutan? 18:30etatik aurrera.
Anima zaitez janari pixka bat ekartzera, denon artean partekatu ahal izateko! GARRANTZITSUA: janariak halal-a izan behar du.
Parte hartu nahi baduzu, ez ahaztu galdetegi hau betetzea.
Informazio gehiago: deitu edo bidali WhatsApp bat 688737097 zenbakira (Ainhoa).