Hizkuntza Hautuak Astialdian, EGK 2023an Bizkaiko lurraldean Kukulaisi Aisialdirako Topagunearekin egin duen proiektua da, astialdi taldeen behar linguistikoetatik abiatuta. Kukualisi aisialdi sare euskaldun, euskaltzale eta hezitzailea da eta Bizkaiko astialdi taldeen hizkuntzen egoera atzertzeko prozesuan funtsezko eragilea izan da.
Proiektuaren helburua Bizkaiko astialdi elkarteen diagnosia egitea izan da, batetik, dauden elkarteen berri izateko, eta, bestetik, euskararekiko duten harremana aztertzeko. Horretarako, hiru pausu jarraitu dira azterketa honetan: lehenik, elkarteen zerrenda bat osatu da, non iturri ezberdinak erabili diren (EGK-ren datu basea, BFAren erregistroa); bigarrenik, elkarteen euskararekiko harremana aztertzeko, galdetegi bat eratu da, azkenik, galdetegietako emaitzen atzean zeuden iritziak ezagutzeko, eztabaida-saioaren teknikaren bidez datuak jaso dira eta txosten bat eratu da.
Astialdia aniztasuna era guztietan batzen duen esparrua izanik, Bizkaiko Astialdi Taldeen errealitatea eta aniztasuna ezagutu da. Izan ere, eztabaida saioetan, begiraleen edo gazteen jatorri aniztasunak (migrazioa dela eta, esaterako) euskararen erabileran duen eraginaz hausnartu eta eztabaidatu da.