Pertsonen eta, ondorioz, gizartearen eraikuntzan hezkuntzak duen indarra nabarmena da. Asko dira bai hezkuntza formalean zein ez-formalean, ikasten eta barneratzen ditugun balioak eta jarrerak. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) hezkidetzari sekulako garrantzia ematen diogu eta hau lantzen jarraitzearen beharrean berresten gara. Izan ere, ematen al da hezkidetza astialdian? Zure iritzia jakiteko hiru topaketa antolatu ditugu
Emakume eta gizonen arteko berdintasun errealean oinarritutako eta aniztasunarekiko aldekotasuna erakusten duen gizartea dugu jomuga eta, horregatik, 2018an zehar hezkidetzaren ibilbidea aztertzeari ekin genion. Zuzenean gazteei euren esperientziaz, bizi eta ikusi dutenaz eta hauek nola hobetu edo osatu daitezkeen galdetuz. Lan honen emaitza urte hasieran aurkeztutako BerdinHezi: hezkidetzarako lehen urratsak txostena izan zen.
Hezkidetza astialdian
Aipatutako txostena ordea, ez da errealitate osoaren isla. Hau osatzeko, 2019an hezkuntza ez formalean hezkidetza zein modutan jorratu izan den eta jorratzen den aztertu nahi dugu. Eta, horretarako, zure iritzia ezinbestekoa da. Hemen daukazu izen emateko esteka.
- Maiatzak 21, Gasteizen. El Pilar Gizarte etxean 18etan.
- Maiatzak 22, Bilbon. Boluntan 18etan.
- Maiatzak 23, Donostian. Emakumeen Etxean 18etan.
Topaketak Euskadin astialdian murgilduta dauden gazteei zuzenduta daude. Bakoitzak bi ordu iraungo ditu: alde batetik, egindako txostenaren ondorioak azalduko dira; eta, bestetik, astialdian hezkidetzak hartzen duen tokiaren eta paperaren erradiografia egingo da zure laguntzarekin.
Edozein zalantzarik izanez gero, idatz iezaguzu hezkuntza@egk.eus edo berdintasuna@egk.eus helbidetara edo deitu 94 44 36 143 / 688 737 133 / 615 749 929. Ez galdu aukera eta eman izena!
Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) ekitaldiak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.
ALBOAN Gazte Sarea