Hemen da #KulturQueer: Euskadiko artista gazte LGTBIQ+ak artearen bitartez ezagutzeko, ospatzeko eta haiei ikusgarritasuna emateko espazioa.
Gaur, martxoaren 31n, Trans Ikusgarritasunaren Egunean, artearen bidez LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen ikusgarritasuna, aniztasuna eta berdintasuna sustatzeko kultur kanpaina berri bat aurkezten dugu: #KulturQueer.
Kultura gizarte bidezkoago eta inklusiboago bat irudikatzeko eta eraikitzeko tresna indartsua dela badakigu. Historian zehar, LGTBIQ+ esperientziei lotutako adierazpen artistikoek gizarte-arauak zalantzan jarri dituzte, begirada berriak ireki eta elkarrizketarako espazioak sortu dituzte. Hala ere, erreferente horietako askok oraindik presentzia mugatua dute kultur zirkuitu ikusgarrienetan, batez ere artista gazte edo emergenteen kasuan.
Proiektu honek kultura-hedapenerako eta bitartekaritza artistikorako kanpaina bat proposatzen du, LGTBIQ+ obrak eta sortzaileak publikoari hurbiltzeko asmoz, arreta berezia jarriz Euskadiri lotutako artista gazteengan. Kultura, aniztasuna eta komunitatearen arteko topagune bat sortu nahi da, artea hausnarketarako, ikusgarritasunerako eta parte-hartzerako tresna gisa erabiliz.
Horregatik jarri dugu martxan ekimen hau: hilero LGTBIQ+ kolektiboko artista gazte euskaldunen gomendioak argitaratuko ditugu, datu kultural-historiko batzuekin batera. Helburua da haien lana ezagutzeko, partekatzeko eta ospatzeko espazio bat sortzea, baita Euskadiko aniztasun artistikoa balioan jartzea ere.
Baina espazio hau zuek ere osatzen duzue. Bidali zuen gomendioak erreferente, sormen eta aniztasun sare hau handitzen jarraitzeko, formulario honen bidez.
Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 945063264 / 615749929 (Eider) zenbakietara edo idatzi berdintasuna@egk.eus helbidera.