20 March, 2025

HAUSNARKETA LAB, Hausnarketen laborategia

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta EHUko Ikasle Kontseiluarekin elkarlanean, “Hausnarketa Lab: Hausnarketen laborategia” egitasmoa aurkezten du. Eragile hauen elkarlanetik sortu den espazio honek egungo hezkuntza eta gizarterako gai esanguratsuak mahaigaineratzea du helburu, ideiak partekatzeko, elkar aberasteko eta ikasle gazteek beren egunerokoan eragina duten erabakietan modu aktiboan parte har dezaten sustatzeko.

2025eko bigarren ziklo honetan 3 saio burutuko dira, EHUko kanpus bakoitzeko bat. Partaidetza sustatzeko asmoarekin, EHUk kreditu akademikoak aitortuko ditu. Saioak eguerdiko 13:30etatik 15:00ak arte izango dira. Hona hemen datak:

Apirilaren 3an, Donostinan (Carlos Santamaría Liburutegia) Gazteak eta osasun mentala. Edertasun kanonak, presioa, lan baldintzak… eragin zuzena dute gure ongizate emozionalean. Saio honetan ongizate emozionalaren baldintza sozialak aztertuko ditugu: nola eragiten du nigan lan prekario batek? Etorkizuneko prospektibak frustrazioa sorrarazten didate?

Apirilaren 8an, Gasteizen (Letren fakultatean) Eskola Segregazioa. Problematika horri buruz hitz egingo dugu EGK-k egindako dokumental batekin eta modu dinamikoan. Bertan, dauden segregazio motak ezagutuko ditugu eta gure inguruan nola eragiten duten.

– Apirilaren 29an, Bilbon (Magisteritza Fakultatean) Ikasleen Bizi-baldintzak. Ikasleen bizi-baldintzak aztertuko dira talde dinamika batean. Bakoitzak bere katilua izango du margotzeko, eta bitartean gazteok bizitzen ditugun errealitateari buruz hitz egingo dugu modu dinamiko eta hezigarrian.

Izen ematea link honen bitartez derrigorrez egin behar da

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 688737133 (Andima) telefono edo idatzi hezkuntza@egk.eus  emailera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.