26 February, 2025

HAUSNARKETA LAB, Hausnarketen laborategia

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta EHU-ko Ikasle Kontseiluarekin elkarlanean “Hausnarketa Lab: Hausnarketen laborategia” egitasmoa aurkeztu dugu. Eragile hauen elkarlanetik jaio den espazioaren helburu nagusia egungo hezkuntza eta gizarte gai esanguratsuak mahaigaineratzea da, ideiak partekatzeko, elkar elikatzeko eta ikasle gazteek zuzenean eragiten dieten erabakietan modu aktiboan parte hartzeko.

2025eko lehenengo ziklo honetan 3 saio burutuko dira, EHUko kanpus bakoitzeko bat. Partaidetza sustatzeko asmoarekin, EHUk kreditu akademikoak aitortuko ditu. Saioak eguerdiko 13:30etatik 15:00ak arte izango dira. Hona hemen datak:

  • Martxoaren 5ean, Gipuzkoan (HEFA I Batzar Aretoan)  Eskola Segregazioa landuko da zunerofum eta rol-joko baten bidez.
  • Martxoaren 12an, Araban (Micaela Portilla Zentroa, beheko solairua) nahi gabeko bakardadea aztertuko dugu. Gazteengan zer estigma eta ondorio sortzen dituen esploratuz eta partekatuz.
  •  Martxoaren 18an, Bizkaian (Leioako kanpuseko Ikasle Etxean) Genero-indarkeria landuko da: justizia zigortzailea ala errestauratiboa

Izen ematea link honen bitartez egin behar da

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu / 688737133 (Andima) telefonoetara

edo idatzi hezkuntza@egk.eus  emailera.

2 iruzkin “HAUSNARKETA LAB, Hausnarketen laborategia”

  1. Sondes says:

    Hitzaldietara joan nahi dut

    1. EGK says:

      Kaixo, ederki!
      Joatekotan izen ematea derrigorrezkoa da, albistean linka daukazu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.