10 October, 2024

Hausnarketa Lab: Hausnarketen laborategia

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean “Hausnarketa Lab: Hausnarketen laborategia” egitasmoa aurkeztu dute. Eragile hauen elkarlanetik jaio den espazioaren helburu nagusia egungo hezkuntza eta gizarte gai esanguratsuak mahaigaineratzea da, ideiak partekatzeko, elkar elikatzeko eta ikasle gazteei zuzenean eragiten dieten erabakietan modu aktiboan parte hartzeko.

2024-2025 ikasturtearen lehenengo lauhilekoan 3 saio burutuko dira, EHUko kanpus bakoitzeko bat. Partaidetza sustatzeko asmoarekin, EHUk kreditu akademikoak aitortuko ditu. Saioak eguerdiko 13:00etatik 15:00ak arte gauzatuko dira.

Hona hemen datak:

  • Urriaren 23an, Bizkaian (Leioako kanpuseko Ikasle Etxean) eskola segregazioaren gaia landuko da zineforum eta rol-joko baten bitarez.
  • Urriaren 28an, Gipuzkoan (Donostiko kanpuseko Carlos Santamarian) emantzipazioa jorratuko da, gazteak emantzipatzeko dauden laguntzen berri emanez.
  • Azaroaren 6an, Araban (Gasteizko kanpuseko Micaela Portillan) harreman-sexual baimenduei buruz hitz egingo da, arlo soziala eta juridikoa aztertuz.

Izen ematea esteka honetan dagoen formularioan egin behar da.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonoetaraedo idatzi partehartze@egk.eus emailera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.