Urriaren 7an albistea atera zen: Burgosen gelditu eta gero, Hassanna Aalia Saharako aktibista gazteari 48 ordu ematen zizkioten Estatua uzteko. Kanporatze agindua betez Marokora itzultzen bada, 26 urteko gazte hau kartzelan sartuko dute 2010ean protesta baketsu batean parte hartzeagatik. Hainbat euskal erakunde (besteak beste, Bilboko Udala edo Eusko Legebiltzarra aho-batez), alderdi eta eragile bere defentsan atera dira berriro ere. EGK-k martxoan egindako 34. Batzar Orokorrean onartutako proposamenen artean, asilo politikoa emateko eskaera zegoela gogoratu nahi izan du.
Euskadiko Ezkerraren Gazteak (JSE-EGAZ) elkarteak aurkeztu zuen dokumentuan, elkartasuna eskaintzen zitzaion Hassanna Aaliari Espainiako Gobernuak asiloaren inguruan izandako jarrera dela eta. Estatuari errektifikazioa egitea eskatzen zen bai Aaliarekin, baita egoera berdinean egon daitezkeen beste aktibista edo preso politikoekin.
Bere egoera argitzen den bitartean, Aalia EHU/UPV-ko Leioako kanpusean izan da aste honetan eta 500 ikasleen aurrean bere esperientzia kontatu du ‘Leioatik proiektu komunikatiboa’-k egin duen bideo honetan ikus daitekeen bezala (gaztelaniaz):