30 October, 2023

HARREMANAK EHUNTZEN: gorputz sexuatuak, sexu-hezkuntza eta sexologia

Aurten, HARREMANAK EHUNTZEN proiektuaren baitan eta harremanen ildoari jarraiki, sexologiari, sexu (sexu-genero sistemakoa) eta sexuen arteko elkarrekintzari erreparatu nahi zaie. Gazteriarekin genitalez hitz egitea eta sexologiaren arloari modu prebentiboan heltzea garrantzitsua da, baina EGK-k sexologia harago doala uste du eta, horregatik, beharrezko deritzo gorputz sexuatuak garen momentutik harremanak nola sortzen ditugun ulertzeari.

Bestalde, pornografiak hezkuntza sexual gisa betetzen duen papera aztertu eta horrela, pornografiak haurrengan, nerabeengan zein gazteengan duen eragina ikusi nahi da. Izan ere, gazteen hezkuntza sexualean gabezia nabarmen bat dagoela antzeman da, eta, ondorioz, pornografiara jotzen dute gabezia hori nolabait betetzeko. Horrek ondorio latzak dakartza harremanak eraikitzeko eta izateko moduan.

Beraz, horren guztiaren inguruko argibideak emateko asmoarekin, datorren azaroaren 9an, Gasteizko Landatxo Gizarte Etxean arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Maite Higuero (Mahibar&Co), sexologoa eta gizarte langilea, eta Raúl Marcos (Emaize), sexologoa eta psikologoaren eskutik aipatutako gaiak mahaigaineratzeko eta jorratzeko “HARREMANAK EHUNTZEN: gorputz sexuatuak, sexu-hezkuntza eta sexologia” espazioa sortuko da.

Etortzeko, bete izen-ematea !

Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi berdintasuna@egk.eus helbidera (Leire) edo deitu 615749929 / 943429767 telefonoetara.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.