26 May, 2025

GIPUZKOAKO ASTIALDI TALDEEN MAPA BERRIAREN SORRERA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, lurraldeko astialdi taldeen argazkia berritu nahi du. Gipuzkoan astialdi taldeen presentzia eta eragina nabarmena da; izan ere, ibilbide luzeko sareak eta taldeak daude eta haien udalerri eta komunitateetan burututako lana sendoa da.

EGK-k funtsezkotzat jotzen du ikusaraztea zein ahalegin egiten diren astialdian haur eta nerabeekin batera prozesu hezitzaileak sortzeko, komunitatearen garapenerako, hezkidetzarako edota euskara eta euskal kultura sustatzeko, besteak beste. Astialdian ekimen asko eta oso anitzak eramaten dira aurrera eta ikusgarritasuna zein aitortza  izatea beharrezkoa ikusten da, batez ere kontuan hartuta astialdiko mugimendu gehiena pertsona bolondresen eskuetan dagoela.

Mapan parte hartzea oso erraza da, galdetegi hau oinarrizko datuekin betetzean datza: taldearen izena, jarduerak garatzen diren udalerria eta kontakturako helbide bat. Mapa sortutakoan, zabaltzeko hainbat hedapen ekintza egingo dira, Gipuzkoako astialdi taldeak ezagutarazteko.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.