14 October, 2025

Gipuzkoako astialdi taldeen mapa berria

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Gipuzkoako astialdi taldeen mapa berria sortuz lurraldeko astialdi taldeen argazkia berritu du. Gipuzkoan nabarmena da astialdi taldeen presentzia eta eragina; izan ere, ibilbide luzeko sareak eta taldeak daude eta sendoa da haien udalerri eta komunitateetan burututako lana.

Guztira 62 taldek hartu dute parte mapan. Eskerrak eman nahi dizkiegu mapan parte hartu duten sare eta talde guztiei astialdiaren ikusgarritasunaren eta zabalpenaren garrantzian sinesteagatik eta galdetegia erantzuteagatik. Argitaratu den maparekin batera Gipuzkoako astialdi taldeen zerrenda argitaratu da. Zerrenda honetan taldeen izen, udalerri, logo eta kontaktuak  jasotzen dira.

EGK-k, Gipuzkoako astialdi taldeen mapa berri honen ildora, funtsezkotzat jotzen du ikusaraztea zein ahalegin egiten diren astialdian haur eta nerabeekin batera prozesu hezitzaileak sortzeko, komunitatearen garapenerako, hezkidetzarako edota euskara eta euskal kultura sustatzeko, besteak beste. Astialdian ekimen asko eta oso anitzak eramaten dira aurrera eta horiek ikusgarritasuna zein aitortza izatea beharrezkoa ikusten da, batez ere astialdiko mugimendua hein handi batean  pertsona bolondresen eskuetan baitago.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 747442774 (Iratxe) telefonora edo idatzi astialdi@egk.eus emailera.

MAPA: 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.