2025ean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, genital bidezko infekzioen (GBI) inguruko komunikazio kanpaina bat izan du abian, gehienbat gazte jendea GBI-ek ekar ditzaketen arriskuei zein ondorioei buruz kontzientziatzeko.
Ildo beretik, EGK-k beharrezko ikusi du GBI-ei buruzko tailerra eskaintzea infekzio desberdinak, sintomak, guregan eragin ditzaketen kalteak, prebenitzeko moduak… jorratzeko eta ezagutarazteko; izan ere, genital bidez transmititzen diren infekzioak saihesteko, horiek ezagutzea eta kontuan hartzea garrantzitsua da. Horregatik, tarte bat eskaini nahi zaio infekzioen inguruan informatzeari.
Bestalde, jakina da genitalak zerbait konplexuago baten parte direla: neska zein mutilen erotikarena. Horrek gizaki moduan bilatzen dugunaz hitz egiten digu: beste batekin elkar gustatzea, maitatua sentitzea, seduzitzea, konpartitzea, gustura egotea… Hori guztia kontuan hartuz, erakargarritasunaren, ligatzearen eta laztanen inguruan pentsatuko da ere tailerrean, partaideen arteko elkarrizketaren bitartez. Beraz, abenduaren 3an, arratsaldeko 18:30ean, La Perrera eraikinean eskainiko da tailerra, Libe Osa erizainaren eta sexologoaren eskutik.
Eman izena hemen: https://bit.ly/gbiharatago