Gazteok parte-hartzeko ditugun espazioak, berri eta zaharrak, hamaika direlako (elkarteak, sare sozialak, gazte lokalak, gaztetxeak eta beste hainbat), Eusko Gasteriaren Kontseilutik Gazterpe lantaldearen saioak martxan jarri genuen gaia jorratzeko.
Parte-hartzea gazteon ongizatea hobetzeko aukera dela uste al duzu? Nola parte-hartzen duzun kontatu nahi al diguzu? Elkarrekin lan egin dezakegula uste baldin baduzu hau da zure taldea:
GAZTERPE-k ongi etorria ematen dizu.
Dagoeneko bi batzar antolatu ditugu baina faltan bota zaitugunez, hirugarrenean gerturatuko zarelakoan besoak zabaldu eta luzatzen dizkizugu.
Esatekoa duzulako animatu eta parte hartu!
Maiatzaren 5ean, 17.00etan EGK-k Bilbon duen bulegoan egongo gara zure zain.
Etorriko zarela baieztatzeko edota lantaldearen aurrerapenak ezagutzeko sartu zure datuak formulario honetan.