Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) hausnarketa-lan bat egiten ari da gazteen osasun mentalari buruz. Osasun mentaleko hainbat jardunaldi eta hausnarketa saio egin ondoren, osasun mentaleko testigantzak entzun eta hausnartzeko, zuzenean gazteen ahotsak jaso nahi ditugu, eta egoerari buruzko posizionamendua eratu.
Espazio seguru bat sortu nahi dugu gazteentzat, askatasunez hitz egin ahal izateko eta gazteek eguneroko arazoei eta egiturazko gaiei buruz duten ikuspegia aztertzeko, osasun mentalari dagokionez.
EGKn ziur gaude gazteok asko dugula esateko osasun mentalari buruz. Zure kasua, edo zure elkartearena, lagun-taldearena, etab. bada aukera izango duzu azaroaren 13an, 17:30etik 19:30era, La Perrera eraikineko coworking gelan (Bilbo).
Saioan parte hartzeko, izena eman behar duzue galdetegi honen bitartez. Garraio publikoaren gastu guztiak ordainduko dira, dagokion egiaztagiria aurkeztuta.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonoetara edo idatzi partehartze@egk.eus emailera.