#GazteokEuropari: Europako politikletan eragingo duten gazte batzuk

9 August, 2016

#GazteokEuropari Europako politiketan eragiteko inkesta

Dialogo Estructurado izeneko ekimenak Europako politiketan gazteen parte-hartzea eta eragiletza bilatzen ditu. Baina, zeintzuk dira gazteon interesak? Bi erreminta desberdin alderatu ditugu ondorioen arteko erlazioa bilatu nahian. Dialogo Estructuradoko IV. Zikloan egindako konferentziaren (EYE) amaierako dokumentua eta V. Zikloari hasiera emateko zabaldu genuen inkestarenak. Osatzeko #GazteokEuropari inkestarekin zure iritzia jakin nahi dugu.

The European Youth Press-ek European Youth Event-en (EYE) emandako eztabaida eta gazteon proposamenak bildu ditu European Youth Forum-aren laguntzarekin batera. Dokumentu biak eskuragarri daude Europako Parlamentuaren web orrian eta gazteon ingeles maila zalantzan jarri nahi ez badugu ere hona hemen laburpen txiki bat.

Euroeszeptizismoak gora herrialde mediterraneoetan

Krisi ekonomikoaren ondorioz euroespetizismoak gora egin du herrialde mediterraneoetan. Langabeziak eta lan baldintza prekarioek sentimendu hau areagotzen lagundu dute. Aipatutako azken inkestaren arabera Euskadiko gazteen %50a ez da Europarra sentitzen, hala ere, europar izateak ondorioztatzen dituen eskubideak oso ondo baloratzen ditu, hala nola lan eskubidea eta osasun eskubidea.

Gazteen Estrasburgoko konferentzian egindako ekarpenen artean errefuxiatuak barne-hartzea, Internet bidezko parte-hartzea sustatzea, eskoletan Europar Batasuna ezagutarazteko programak zabaltzea, Erasmusak unibertsitate mailako ikasketak ez dutenei zabaltzea, gobernuetan ordezkari gazteen presentzia bermatzeko kuotak ezartzea, kalitatezko enplegu aukerak handitzeko proposamenak eta aldaketa klimatikoa mugatuko duten proposamenak agertu ziren.

Erantzun #GazteokEuropari inkesta!

Laburbilduz, gazteok Europa sozialago baten aldeko apustua egiten dugula ulertzen da. Zer uste duzu? Horrela da? Ez zaude ados? Beti bezala zure iritzia da jakin nahi duguna. Idatz iezaguzu partehartze@egk.org helbidera edozerekin.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.