Gazteok LGTBI+fobiari aurre! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

17 May, 2017

Gazteok LGTBI+fobiari aurre!

Gaur LGTBI+fobiaren aurkako eguna ospatzen da orain dela 27 urte homosexualitateak gaixotasun izateari utzi ziolako nazioarte mailan erreferentzi bat den “Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua”ren edizio berritik hau kendu zenean. Aukera probestu nahi dugu EGKtik jarrera berresteko: Gazteok LGTBI+fobiari aurre!

Ordea, eguna oraindik ere oroitu beharra dago LGTBI+ kolektiboak bizi dituen beste hainbat bazterketa eta indarkeriaz gogoeta egiteko eta aldaketa bidean proposamenak egiteko. Adibidez, Trans* gazteek oraindik ere patologizazioa bizi dute, alegia, gaixo bezala etiketatuak bizitzea beraien gorputza eta dokumentazioa aldatu ahal izateko.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) eguna aprobetxatu nahi dugu ia urtebete egin duen Indarkeria LGTBI+fobikoaren salaketa publikorako protokoloaren erabilera abiapuntu, LGTBI+fobiaren egoera aztertu eta honen desagerpenerako ditugun proposamenak gizarteratzeko.

Gazteok LGTBI+fobiari aurre

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.