13 November, 2025

Gazteok euskaraz bizitzeko eta kulturaz gozatzeko eskubidea dugu

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) euskal liburu eta material kulturalekin osatutako saskia bat zozkatuko du, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko gonbidapen gisa.

Euskara ez da soilik eskolara mugatzen den hizkuntza: bizitzeko, sortzeko eta gure artean partekatzeko tresna bizia da. Eta, jakina, gazte guztiek dugu eskubidea kultura eta literatura nahi dugun hizkuntzan bizitzeko eta eskuratzeko.

Baina gaur egun, gazteok bizi dugun prekarietatea dela eta, kulturara edo literaturara heltzea ez da beti posible. Horregatik, EGKren ekimen honek aukera sinboliko baina esanguratsua izan nahi du: saski honen zozketarekin euskal idazleak eta euskaraz irakurtzea bultzatu eta euskaraz gozatzea eskubidea ez ezik, plazerra ere badela erakusteko.

Nola parte hartu zozketan:
1º  Bete galdetegia.
2º  Abenduaren 9an publikatuko da irabazlearen izena.
3º  Irabazten baduzu, zurekin jarriko gara harremanetan saria emateko.

Saria:

  • Euskal literaturako sei liburu ezberdin (Eider Rodriguez, Katixa Agirre, Bernardo Atxaga, Gorka Erostar bebesteak beste).
  • EGKren produktuak: ur botila, boligrafoak eta koadernoa.
  • 2026ko agenda eta euskal egutegia.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.