Gazteok eta drogak: Zer da buruan daukaguna? Drogomenpekotasuna egunerokotasunean aurrez aurre dugun fenomeno bat da Euskadin, baita bertako gazteon artean ere. Drogaren kontsumoak Euskadiko gazteon artean duen inpaktua neurtzeko lanketa batean murgilduta gaude Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK). Informazio eta proposamen bilketari amaiera emateko formulario labur bat bete dezazun eskatu nahi dizugu. Zure iritzia ere beharrezkoa dugu azterketa borobiltzeko. Zein da zure iritzia droga kontsumoaren inguruan?
Inkesta betetzea bost minutu besterik ez da izango. Zure ekarpenekin gazteon beharretara egokituko den azterketan sakontzea lortuko dugu. Denon iritzia beharrezkoa zaigu drogomenpekotasunaren problematikari aurre egiteko tresna eraginkorrak sortzeko bidean.
Hona hemen formularioa: http://bit.ly/2rHm5dp.
Inkesta betetzeko azken eguna uztailaren 3a, astelehena izango da.
Jasotako informazioak urte amaierarako sortuko dugun txostenean izango du isla. Emaila utziz gero, horren berri izango duen lehenengotarikoa izango zara.
Ez zalantzarik izan eta parte hartu!
#GazteokEtaDrogak