Gaztea zara? Bakeaz hitz egingo dugu? Azaroan Bilbo, Gasteiz eta Donostian

1 December, 2014

EGKren gazteentzako bake eta bizikidetza ekintzak bukatu dira, laster sortzen ari garen materialak zabalduko ditugu!

Azaroaren 28an, ostiralean, Donostian egindako azken Bake Ibilbidearekin, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) gazteentzat antolatuko ditugun bake eta bizikidetza lan arloren ekintzak bukatu ziren, oraingoz. Hiru formazio saio eta hiru Bake Ibilbide arrakastatsu izan dira (Bilbo, Gasteiz eta Donostian), 50 gazte baino gehiagok parte hartu dute eta korapilatsua izan daitekeen gai honen inguruan hitz egin eta hausnartu dugu ikuspuntu guztietako ekarpen anitzekin. Gazteentzako bake eta bizikidetza ekintzak bukatu arren, gertatukoaren inguruko materialak prestatuko ditugu, adi egon hurrengo aste eta hilabeteetan!

Ekintza hauek Eusko Jaurlaritzarekin sinaturiko hitzarmen baten ondorioz burutu dira eta formazioak Gernika Gogoratuz eta Baketik elkarteekin batera egin ditugu. Hasieran, parte hartu duten gazteek jardunaldi hauek nolakoak izan behar ziren ez zekiten, baina orokorrean giroa oso ona lortu da eta, gazteen ebaluaketak ikusita, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) ere balantze oso positiboa egiten dugu.

Egindako jarduerak komunikabideetan ere oihartzuna izan dute. Besteen artean, esteka honetan ikus daiteke ETBk Bilboko Bake Ibilbidearen inguruan egindako albistea.

Bestalde, gogoratu www.bakeahots.org komunitate birtualak martxan jarraitzen duela, euskal gazteek Euskadiko bake eta bizikidetzaren inguruko euren bizipen eta ikuspuntuak hainbat disziplina artistikoak erabiliz (arte grafikoak, ikus-entzunezkoak, pintura, eskultura, argazkilaritza eta literatura) elkarbanatzeko webgunea dena.

Hauek dira formazioan eta Bake Ibilbideetan egindako argazki batzuk, eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.