8 September, 2022

Gazteen arteko elkarrizketak: Nekazaritza eta kalitatezko elikadura

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) urteak daramatza gazteriaren egoera ezberdinak aztertzen gazteen ikuspuntutik. Oraingo honetan, Familia Nekazaritza Eskualde Batzordearekin (CRAF), lehen sektorean diharduten gazteen egoerak ere kontuan hartu nahi dira. Izan ere, lehen sektoreak harreman zuzena dauka gazteen etorkizun jasangarri, sozial eta ingurumenekoarekin zein elikadura osasuntsuarekin.Familia nekazaritzaren eredua ere kontuan hartuko da eta honetan, lehen sektoreko ustiategi bakoitzak familia batekin duen lotura, hain zuzen ere familiako kideen eskulanaren mende daudela. Hemen, informazio gehiago aurkituko duzue.

Topaketa gazteak eta nekazaritzaren zein etorkizun jasangarriaren arteko harremanetan oinarrituko da. Irailaren 21ean izango da, Landako hitzaldi aretoan, Durangon, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara.

Bertan EGKtik gazteriak gai hauen inguruan dituen ikuspuntuak jasotzeko udan zehar burututako inkestaren ondorioak plazaratuko dira. Hemen, Inkestaren inguruko informazio gehiago  aurkituko duzue. HAZI bertan egongo da, gaur egungo sektoreko errealitatearen inguruko pintzelada batzuk ematen, ondoren gazteen esperientzia ezberdinetan zentratuko da topaketa puntu garrantzitsu bezala.

Animatu zaitez eta parte hartzeko formularioa bete!

Topaketara bidaiatzeko gastuak EGK-k hartuko ditu bere gain.

Galderaren bat edo informazio gehiago nahi izatekotan, idatzi bizibaldintzak@egk.eus emailera edo deitu 945220601 / 688737153 (Oihana) telefonoetara.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.