Gaztea zara eta zure bizitzarengan eragina duten erabaki publikoetan zure ahotsa aintzat hartu dadin gustatuko litzaizuke? Herritarrak, administrazioa eta gizarte mugimenduak gure artean hobeto ezagutu beharko ginatekeela iruditzen al zaizu? Orduan, jakin ezazu… GazteEkin abian dela! Hiru hanka dituen ekimena:
Helburu bat
Zure ahotsa erabaki publikoetan kontutan hartu dadin.
Bi proposamen
– Gure bizitzaren gako ezberdinei buruzko topaketak. Aukeratu eta parte hartu nahiago duzun hitzorduan! Gasteizen, Donostian eta Bilbon, enplegua, etxebizitza, kultura, sexualitatea, generoa, osasuna eta bakea bezalako gaiei buruz.
– Gazteon parte-hartzea nola artikulatu erabakitzen hasteko Kongresua Gernikan (Astran).
Hiru protagonista
- Gazteak: 16 eta 35 urte bitarteko pertsona guztiak.
- Elkarteetako gazteak: elkarte, kolektibo, gobernuz kanpoko erakunde, talde edo gizarte mugimenduren batean parte hartzen duten gazteak.
- Administrazioa: teknikari eta politikariak.
Zer egingo dugu topaketetan?
Gai ezberdinetatik abiatuta (hezkuntza, etxebizitza, berdintasuna…), parte hartzeko mekanismoei buruz hitz egingo dugu. Alegia: gure ahotsak esparru horretako politika publikoetara nola eraman aztertuko dugu.
Honezkero burutu ditugun topaketen bideo-kronika guztiak ikusteko, Youtube-ko gure katean sartu zaitezke.
1) Pertsona eta eragile ezberdinen artean elkar ezagutuko dugu.
2) Zertaz ari garen argituko dugu (zer da guretzat berdintasuna edo aniztasuna? guztiok gauza bera ulertzen al dugu?).
3) Gure kontraesanak eta parte hartzerako orduan topatzen ditugun oztopo nagusiak antzemango ditugu.
4) Parte hartzean daukagun eginkizuna (eta izan genezakeena) aztertuko dugu.
Noiz dira?
(18.00etan hasiko dira topaketa guztiak, eta bi ordu iraungo dute).
- HEZKUNTZA FORMALA. Urriak 2, asteartea, Bilboko La Bolsa gizartetxean.
- ANIZTASUNA. Urriak 3, asteazkena, EGK-ren Donostiako egoitzan.
- ETXEBIZITZA. Urriak 4, osteguna, EGK-ren Bilboko egoitzan.
- AISIALDI HEZITZAILEA. Urriak 9, asteartea, Gasteizko Simona de Beauvoir elkarteen etxean.
- KULTURA. Urriak 10, asteazkena, Gasteizko gaztetxean.
- ENPLEGUA. Urriak 11, osteguna, EGK-ren Bilboko egoitzan.
- OSASUNA. Urriak 16, asteartea, Gasteizko Erizaintza Eskolan.
- BERDINTASUNA. Urriak 17, asteazkena, EGK-ren Donostiako egoitzan.
- BAKEA. Urriak 18, osteguna, EGK-ko Donostiako egoitzan.
- HIRIGINTZA. Urriak 23, asteartea, EGK-ko Bilboko egoitzan. (BERTAN BEHERA. Esparru honetan interesa duzuenoi, hirigintza barneratzaileari buruz hitz egiteko larunbat honetan Bilbon burutuko dugun topaketara etortzera animatzen zaituztegu!).
- SEXUALITATEA. Urriak 24, asteazkena, EGK-ko Donostiako egoitzan.
Zer egingo dugu Kongresuan?
Kongresuaren egun nagusia azaroaren 17a da, larunbata. Dena den, animatzen bazara bezperan ere etorri zaitezke, edo/eta hurrengo egunera arte geratu ere!
Honako hau da gure plana:
OSTIRALA, 16
19.00 Gazte elkarteen azoka (lekua zehazteke).
21.00 Ongietorri afaria.
Ostatua EGK-k ordainduko du (plazak agortu dira; itxaron-zerrenda ireki dugu).
LARUNBATA, 17
09.00 Elkarrekin gosaldu.
10.00 Topaketetan grabatutako bideoen emanaldia eta ateratako ondorioen aurkezpena.
11.00 Gazteen parte hartzeari buruzko hitzaldia.
12.00 Atsedenaldia.
12.30 Tailerra. Flujograma baten bitartez, parte hartzerako orduan topatzen ditugun oztopo nagusiak sailkatuko ditugu eta horien aurrean zer egin dezakegun aztertuko dugu.
14.30 Parte hartzaileen bazkaria (EGK-k ordainduko du; plaza mugatuak).
16.30 Tailerra. Gaur egungo eredua eraldatzeko estrategiak diseinatuko ditugu.
18.30 Ideia-postontzia.
Eta ondoren… Astra eta Gernikatik tour bat eta… Gauplana! (musika, emankizuna, barra…).
Ostatua EGK-k ordainduko du (plazak agortu dira; itxaron-zerrenda ireki dugu).
IGANDEA 18
09.00 Itxiera gosaria.
10.00 Primeras conclusiones.
Animatzen al zara?
Dagoeneko izena eman dezakezu (Kongresurako plaza mugatuak):
Era berean, parte-hartzea eta gazteon errealitateei buruz zure iritzia ematera animatzen zaitugu:
Gaztea zara? Zeintzuk dira zure ustez gazteon beharrak?
Elkarte edo gizarte mugimenduren batean parte hartzen al duzu? Zer uste duzue parte-hartzea eta erabakitasunari buruz?
Ohar batzuk:
- Kongresuaren bidaiak eta ostatua gure kontu, behar izatekotan. Aterpetxeko plazak bukatu dira! Itxaron-zerrenda ireki dugu.
- UPV-EHUn ikasten baduzu (Bologna aurreko ikasketak), aukera askeko kredituak lortu ditzakezu.
- Alderdi hauei buruzko argibideak jasotzeko, gazteekin@egk.eus helbidera idatzi dezakezu.
Hemen uzten dizugu ere eskuorria:
Tu voz para decidir. Badugu zer esan!