13 July, 2021

2021eko udan ere… GAZTEAK ORAINA HARTZEN, ETORKIZUNA LANTZEN

EGKtik, gazteon lana balioan jarri nahi dugu eta bereziki pandemia hasi zenetik zein urte  osoan zehar gazte esparru eta espazio desberdinetatik egin diren ekarpenak mahai gainean jarri. Izan ere, garrantzitsua da gazteon jarduna gizartean ikusgarri izatea eta horretara bidean eman nahi ditugu urratsak EGKtik. Gainera, udan, oso paper garrantzitsu bat jokatzen dugu, astialdian esaterako eta oro har espazio eta lan mota desberdinetan lehen lerroan gaude.

Gai eta arlo desberdinak jorratuz, askotarikoak dira gazteok udan jarduteko esparruak, eta bereziki gaurkoan astialdiko espazioetan egiten den esfortzua aldarrikatu nahi dugu modu berezituan, hau aurrera era duin batean eraman dadin beharrezkoak diren tresna, medio eta baldintza aldarrikatzearekin batera.

Ezinbestekoa da, gazteok orainean zein etorkizunean dugun papera balioestea. Egoera dena izanda ere, gazteon lana inoiz baino beharrezkoagoa dela agerian gelditu da, hau gainera, modu espezifikoago batean islatuz pandemiarekin: boluntariotza esperientzia desberinetan izandako partaidetza, martxan jarri diren zaintza sareetan egindako ekarpenak, astialdiko ekintzak egin daitezen berme izatea, kultura eta sorkuntza esperientzia berriak sortzea…

Orain inoiz baino gehiago, gazte esparruan ematen den lana eta dauden esperientzia desberdinak balioan jarriko ditugu EGKtik, oraina ere badelako gazteongan eta orain ere bagabiltzalako lanean.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.