Gaztea zara? Elikadura osasuntsu eta jasangarridun etorkizuneko gizarte baten alde egiten duzu? Landa-eremu bizien alde zein bizi-kalitatea, biodibertsitatea eta paisaiak mantentzen diren ingurumen baten alde zaude? Gustatuko al litzaizuke zure aletxoa jartzea etorkizun iraunkor baten erronkei aurre egiteko?
Ba al zenekien Euskadiko nekazaritza eredua familia-nekazaritzarena dela? Horrek esan nahi du lehen sektoreko ustiategi bakoitzak (nekazaritza, abeltzaintza, arrain haztegia, basogintza…) familia batekin lotuta dagoela, eta familiako eskulanaren mende dagoela gehinebat, emakume zein gizonen mende.
Hori dela eta, Familia Nekazaritzako Eskualde Batzordeak (CRAF) eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), gazteek etorkizun jasangarri, sozial, ekonomiko eta ingurumenekoari buruz duten iritzia ezagutu nahi genuke, baita elikadura osasuntsua izateari zein nekazariek eta abeltzainek dituzten landa eremuei buruz duten iritzia ere. Horretarako, inkesta labur hau prestatu dugu.
Beraz, Euskadiko gaztea bazara, eta 5 minutu badituzu, anima zaitez Gazteen eta familia nekazaritzaren inguruko galdeketa honi erantzutera.
Abuztuaren 31ean bukatzen da galdetegia betetzeko epea.
Ekarpenak egiteko edo bestelakorik gehitu nahi baduzu zein zalantzarik izatekotan idatzi bizibaldintzak@egk.eus emailera edo deitu 945220601 / 68873715 (Oihana) telefonoetara.